Filosofoak

Zubiri Apalategi, Xabier

Filosofo eta saiogile donostiarra, 1898ko abenduaren 4an jaioa. Madrilen hil zen 1983ko irailaren 21ean.

Miguel Zubiri Gortariren semea eta Fernando Zubiriren anaia.

Bere jaioterriko Marianistetan egin zituen lehen ikasketak, eta elizgizonen zati bat Madrilgo Seminario Conciliar-en. Hastapenetatik interesatu zen, ez bakarrik Filosofiaz, baita Hizkuntzez eta Zientziez ere, bereziki Matematika eta Fisikaz. Lovainako Unibertsitateko Philosophie-ko Institut Supérieur-en lortu zuen Filosofiako lizentziatura 1920an eta, hurrengo urtean, Teologiako doktoretza Erromako Unibertsitate Gregorianoan eta Filosofiakoa Madrilen, Ortega, Zaragüeta eta García Morenteren ikaslea izanik. Bere doktore-tesiak, Ensayo de una teoria fenomenología del pensamiento (1921) izenekoak, Husserl-en tesi fenomenologikoen arrastoa islatzen du. Apaiztu egin zen, nahiz eta geroago egoera laikora igarotzea eskatu. Brisgoviako Freiburgen, Munichen, Berlinen eta Parisen osatu zuen graduondoko prestakuntza.