Instrumentugilea

Zeberio Etxetxipia, Miguel

Tolosan 1966an jaiotako zuzendaria.

Bere jaioterriko Abesbatzen Lehiaketaren eraginpean Abesbatzen Zuzendaritzan espezializatu zen. Hizkuntza artistiko desberdinek eragindako ezinegonak eta erakarpenak hainbat alorretako artistak ekoitzi eta zuzendu dituen ikuskizunetan integratzera eraman dute. Pop, folk, jazz eta formazio klasikoko hamaika talderekin egin du lan, bai zuzenean, bai grabazio diskografikoetan. Gaur egun, Donosti Ereski, Ereskitxo eta Sustraien Ahotsa abesbatzak zuzentzen ditu, Et incarnatus ganbera-orkestraren buru egoteaz gain. Gainera, Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko koruko irakaslea da.

  • ET INCARNATUS : Troika. [CD]. Donostia: Elkar. 694, 2005.