Harrijasotzaileak

1. ZABALA, Víctor

Arteondo. Harrijasozaile gipuzkoarra, Itziarren (Deba) 1886an jaioa. Francisco Arismendi "Arratola"-ren ikaslea izan zen eta 1910ean hasi zuen bere ibilbidea, oso urte gutxian probintziako lehen postua lortuz. Gipuzkoako txapelduna izanik, bizkaitarrei erronka bota zien, Berrizko Juan Jose Egañari irabaziz 1917ko ekainaren 26an Eibarren. Harrien forma eta pisu klasikoak finkatu zituen. 1948an ere, 62 urterekin, pisu izugarriak altxatzen zituen, garai onak eginez.