Bestelakoak

Torto

Begi bakarreko jeinu gaizkilea da, eta gizakiak jaten ditu. Tartalo izenez ere ezaguna da. Goiherriko kontakizunik beldurgarrienetan aurki dezakegu, batik bat; baina beste eskualde batzuetan ere bada ezaguna. Aurkitzen dituen gazteak bahitu eta irensten ditu.

Tortoren mitoa Euskal Herriko hainbat lekutan aurki daiteke. Ataunen, esaterako, Muskiako kobetan hainbat basakeria egin zituen ziklopeak. Tartaloetxeeta dugu Torto edo Tartaloren beste bizilekuetako bat. Saadar mendiaren tontor gaineko lautadan dago ziklopearen ustezko etxe hura, eta dolmen bat da. Ursuarango bertsio batek horri erreferentzia egiten dio. Zenbait kontakizunetan, Tartaloetxeetan kokatzen dira heroiak helburua lortzeko egin behar izan zituen hiru lanak. Domaikian (Zuia) diote eskualdeko koba batean begi bakarreko jeinua bizi dela. Gazte bat bahitu, eta gorpu artean sartu zuen. Kobako atea irekitzeko, jeinuak "Txarranka, ireki zaitez" esaten zuen; Kuartangon, berriz, "Txekla, ireki zaitez" dugu formula.

Erref. J. M. de Barandiaran: Eusko-Folklore, 1921, 29-32 orr.; Mitología vasca, 76 or. Aranzadi, Barandiaran, Eguren: Exploración de ocho dólmenes de Altzania, 29-33 orr., Donostia, 1921.