Zuzendariak

1. Rosi, Francesco

Zinema zuzendari italiarra. 1922ko azaroaren 15ean Napolin jaioa, 2015eko urtarrilaren 10ean Erroman hila.

Zuzenbidea ikasten hasi zen, baina laster utzi eta zineman hasi zen. Irratiaren eta antzerkiaren mundua ezagutu zituen lehenik. Luchino Viscontiren laguntzaile gisa hasi zen La Terra trema, Bellissima eta Senso filmetan. 1950ean hasi zen bere kabuz zuzendari lanetan, Camicie rose sobre Anna Garibaldi filmarekin. Ondoren, bere jaioterriko hainbat pertsonaia eta arazori buruzko film-inkestak egin ditu, ohikoak ez diren sakontasun eta eraginkortasunarekin. Salvatore Giuliano, El Caso Mattei edo Mani sulla Cittá bezalako izenburuak eredugarritzat hartuko dira beren generoan. Ildo horretatik, El Momento de la Verdad filmean zezenketei eta toreriari prozesu zinematografiko onenetako bat egin nahi izan zien. Bartzelonako eskolako maisu beteranoetako bat den aldetik, Eibarko Pedrucho hiltzailea agertzen da, eta presentzia garrantzitsua du zintan zehar.