Erakundeak

FABAREN ERREGEA

Nafarroako Errege Gorteko antzinako ohitura, zeinetan Epifania Egunean mutiko pobre bat koroatua izaten zen eta benetako erregea bera balitz bezala omendu eta gorazarre egiten zioten errege-erreginek. Festa honen, erdi gortekoa-erdi herrikoia, abiapuntua Xanpainatarren Leinuan dago- Teobaldo I.aren (1234-1253) bitartez- Frantziako Gorteko ohiturak eta fintasunak ekarri baitzituzten. Antza denez antzinako Erroman Saturno jainkoaren ohoretan ospatzen ziren festatan egiten zen ohitura baten egokitzapen kristaua da eta Frantziako Iraultzaren garaian iraultzaren aurkako zela eta galarazi zutena. Errege egunean, erregea eta Gortea zeuden lekuan, maizena Erriberriko alkazarra, ume pobre talde biltzen zen, gehienetan Jauregiko morroi-neskameen semeak, eta barruan baba zuen tarta bat ematen zieten jateko, festaren izenaren jatorria. Bere tarta zatian baba topatzen zuen mutikoa zen saritua. Era oso aberatsean jantzi eta ospe handiz koroatzen zuten-Nafarroako erregen benetako koroatzearen  antzeko zeremonian- “Babaren Erregea”. Otoruntza dotorea eta Gorteko festa ugarietan igarotzen zen mutikoaren eguna, zeinetan mutil koskorrak erresumako gailenekin eta errege-erreginekin elkarbizitzen zen, eta egunaren amaieran erregearen eskutik opariak eta dirua jasotzen zuen. Idatziz jasota dagoen, erdi karitatezkoa  erdi paganoa den, festa hau Gorteko zaldun eta handikiek olgatzeko egiten zen eta Gorte osoak eta sasoi horretan Nafarroan zeuden atzerriko ordezkariek parte hartzen zuten. “Babaren Erregea”- Erriberri aldera batera utzita- Erresumako hiri garrantzitsuenetan ospatu zen, Iruñea (1439), Zangozan (1413); Tafalla (1424); Lizarran (1381), Tuteran (1423) izena aldatuz garaiaren arabera. 1381ko dokumentu batean “el petit rey” izenarekin aipatzen da. Nafarroa, Gaztelako koroako izatea igaro zenean egiteari utzi zitzaion eta Erriberriko harri ospetsuen artean lurperaturik geratu zen 1964ean Muthiko Alaiak Elkarteak zaharberritu zuen arte, Nafarroko Gorteak egoitza izan zuen hirietan, txandakatuz, ospatzen delarik.