Ingeniariak

Retegi Ayastuy, Xabier (1995ko bertsioa)

Bergaran 1937an jaiotako gipuzkoar nortasuna. Peritu industriala, Arrasateko Eskola Politeknikoko zuzendaria izan zen 1962 eta 1975 artean. 1982an, Euskadiko Kutxako enpresa-saila zuzentzen hasi zen. 1989tik LKS eta Audilanen zuzendaria. 1991n SPRI zuzentzen hasi zen; 1992an Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuorde izendatu zuten. 1995eko urtarrilean sortutako Ardanza kabineteko Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburua.Xabier LASALLE