Pastoralak

Pastorala

Batez ere Hérellek egindako bilketari esker eta partikularren dohaintzari esker gaur egun Paris, Bordele eta Baionako liburutegian ehunda berrogei bat eskuizkributako kaiera ditugu, azken hiru mendetan zehar antzeztu diren hirurogeita bi lanekin.  XVIII. mendeko testuak dira, eta XIX.ekoak, gehienak eta ia guztiak Euskal Herriko Unibertsitateko Filologiako fakultateko liburutegian errepikatuak daude mikrofilm batean, Gasteizen. Badaude oraindik sailkatu gabeko kaierak bilduma partikularretan. Jarraian aipatzen ditugu esandako lanak Hérellek antolatu zuen sailkapena kontuan hartuta. Haiei buruzko xehetasun gehiago jakiteko (egileak, datak eta antzezpen lekua) ezinbestekoa da Patri Urkizuren (Donostia, 1984) garrantzizko liburua kontsultatzea.

  • Antzinatasun profanoa: Edipo (eskuiz. bat) etaAstyage (bost eskuiz.).
  • Itun Zaharra: Abraham (zazpi eskuiz.), David (eskuizk bat.), Moisés (eskuiz. bat), Daniel (eskuiz. bat), Josué (eskuiz. bat), Jacob (eskuiz. bat), Judith eta Holofernes (bi eskuiz.) eta Esther (eskuiz. bat).
  • Itun Berria: San Joan Bataiatzailea (lau eskuiz.), Seme Hondatzailea (hiru eskuizk)., Saint Jacques (bost eskuiz.), Saint Etienne (eskuiz. bat), Sainte Veronique (eskuiz. bat), Jerusalem Suntsitua (eskuiz. bat), San Pedro Apostolua (eskuiz. bat) y San Andres Apostolua (eskuiz. bat).
  • Hagiografia: Alexandre (lau eskuiz.), Sant Alexis (bi eskuiz.), Saint Blaise (eskuiz. bat), Sainte Catherine (bi eskuiz), Sainte Elisabethe (hiru eskuiz.), Sainte Engrâce (bi eskuiz.), Sainte Eustache (eskuiz. bat), Sainte Eustache et Sainte Euphémie (eskuiz. bat), Saint Jean Calibyte (bi eskuiz.), Saint Julien d'Antioche (eskuiz. bat J. Vinsonek argitaratua), Sainte Marguerite (hiru eskuiz.), Saint Martin (eskuiz. bat ), Hiru Martiriak (hiru eskuiz.), Mustafa (zazpi eskuiz), Saint Roch (bost eskuiz.), Sainte Ursule (eskuiz. bat), Saint Jean Guèrin (eskuiz. bat) y Sainte Engrâce et Saint Jean Guèrin (hiru eskuiz).
  • Ekitandi Kantuak: Charlemagne (bi eskuiz., B. Oihartzabalek argitaratua), Les Quatre Fids d'Aymon (lau eskuiz.), Roland (lau eskuiz, J. Saroihandyk argitaratua) y La Jérusalem Delivrée (eskuiz. bat).
  • Abentura Eleberriak: Robert le Diable (bi eskuiz.), Richard de Normandie (bi eskuiz.), Hélène de Constantinople (hamar eskuiz,  A. Leonek argitaratua), Pierre de Provence (eskuiz. bat), Sainte Geneviève de Brabante (lau eskuiz.), Jean de Paris (lau eskuiz), Jean de Calais (bi eskuiz.), Warwick (eskuiz. bat), Célestine de Savoie (eskuiz. bat) y La Princesse de Cazmire (eskuiz. bat).
  • Elezaharreko Historia: Clovis (hiru eskuiz.), Le Bâptéme de Clovis (bi eskuiz.), Saint Louis (hiru eskuiz.), Jean d'Arc (bi eskuiz.), Godofredo de Bouillon (eskuiz. bat), François I (eskuiz. bat), Henri IV (eskuiz. bat), Louis XI (eskuiz. bat), Koulikhan (lau eskuiz.) y Napoleon (bost eskuiz.).