Politikari tradizionalista, 1920ko hauteskundeetan diputatu hautatu zuten Tolosako barrutian, eta barruti berean lortu zuen 1923an ere hautatua izatea. Estatuko abokatuen kidegokoa zen, eta bere kultura eta erlijiotasunagatik bereizten zen. Fronte Kontrairaultzailearen hautagaia izan zen 1936ko otsailaren 16ko hauteskundeetan, Gipuzkoan. Bere taldeak botoen gehiengoa lortu zuen, baina ez nahikoa eserlekuak eskuratzeko, bigarren itzulian denak, bi izan ezik, EAJko pertsonalitateak izan baitziren. 1938ko maiatzean Gipuzkoako Foru Aldundia zuzentzeko Gobernu Zibilak izendatutako Batzorde Kudeatzaileko kidea. Eusko Ikaskuntzako bazkidea.
