Monarkia eta noblezia

Oñaz Loiola, Gil Lopez de

XIV. mendeko gipuzkoar zalduna. Ahaide Nagusia, Amasako jurisdikzioko Larrearen etxeko jaunaren semea zen, heredatu zuena. Tolosarren eta beste gipuzkoar batzuen buruzagi izan zen Beotibarren 1321ean nafarren eta gaskoien aurka egindako guduan, Gaztelako koroaren zerbitzura. 1329an Nafarroarekin su-eten negoziaketetan parte hartu zuen.