Monarkia eta noblezia

Nafarroako Blanka I

1994ko azaroan egunkariek, Soterrañako, Santa Maria de la Real de Nieva (Segovia), Gure Amaren Elizako kapera nagusiko presbiterioan lanak egitean aurkitutako giza hondakinak erregina nafarrarenak izan zitekeela argitaratu zuten. Baliteke erromesean zebilela, erregina toki horretan hiltzea. Berriak aztoramendua sortu zuen Nafarroan.

Nafarroako Gobernuak ikerketa sakona egitea eta bultzatzea erabaki zuen horrela baldin balitz, iritzia eskatu zitzaien historialari guztiek adierazpen hori egiantzekotzat jotzen baitzuten. Jose Manuel Reverte antropologoak egindako ikerketa batetan, datu fisikoek historikoekin zuten bateragarritasunaz bukatzen zuen baina, horrelakorik izan arren, Gaztela eta Leongo Juntak ofizialki 1995ean hondakin horiek berriz lurperatzea agindu zuen. Halere Segoviako gotzainak bitarteko egin zuen eta herriko aurrezki kutxako erakundearen kutxa gogorrean zaintzearen erabakia hartu zen. Azkenik, urte horretan egindako ADN frogek, hondarretako material genetikoa Pobleteko monasterioan aurkitzen diren Bianako Printzearen (bere semea) hondakinekin alderatuz, ezezko emaitza (1995eko abendua) eman zuten.