Margolari, marrazkilari eta grabatzaile argentinarra, 1947an jaioa eta 1976an Donostian (Gipuzkoa) finkatua.
Nazioarteko erakusketak egin ditu Argentinan, Txilen, Portugalen, Mexikon, Estatu Batuetan eta baita Ekialdeko Europan ere. Euskal Herrian, bakarkako eta taldekako erakusketetan parte hartu du, Donostian, Beasainen, Zumarragan, Arrasaten, Biarritzen eta beste hainbat lekutan. Olioa, arkatza, tintak eta tenperak lantzen ditu. Pinturako lehen saria eta grabatuko bigarrena, Valparaisoko areto ofizialean. 1977ko "Pintoras de Guipúzcoa" edizioko lehen saria.