Industriak

LEMOIZKO ZENTRAL NUKLEARRA

1978ko martxoaren 17an, ETAk karga handia jarri zuen zentralaren erreaktorean. Bi langile hil dira -Andrés Guerra eta Alberto Negro- eta beste bi zauritu leherketaren ondorioz. Eragindako kalte materialak handiak dira. Nuklearren aurkako borrokan ETA pixkanaka sartzeak mugimendua zatituko du: alde bat pixkanaka desmobilizatu egingo da, beste bat, ostera, jarrera belizistak hartuz, bere jarrerak erradikalizatuko ditu. Horiek horrela, gogoeta eskatzen dutenen ahotsa entzuten hasi da.