Pintoreak

Legorburu, Jose Antonio

1952an Zarautzen jaiotako margolari gipuzkoarra.

1967ko olio-pinturaren Gipuzkoako lehen saria lortu zuen. Euskal Herriko hainbat herritan aire zabaleko pinturan parte hartu du eta hainbat sari lortu ditu. Zarauzko Mural Pinturako hainbat erakusketetara gonbidatu dute. 1982ko Bartzelonako Pintura Garaikidearen IV. Biurtekorako hautatua. Serigrafian ikertu eta Ttopaketak Zarautz 1982 karpeta editatu zuen. Banakako erakusketa 1982ko Palentziako Kultur Aretoan. Erakusketa kolektiboa San Telmo Museoan. Donostia. Kilometroak, 1983. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Ertibil 1983 erakusketa ibiltarirako hautatua. Banakako erakusketa Ossuna Arte Zentroan. Laguna (Tenerife), 1983. Bakarkako erakusketa Gaspar Aretoan. Errenteria, 1984. Ertibil 1984 erakusketarako hautatua. Horma-irudi zeramikoa, Sanz Enea lurpeko pasabidea. Zarautz 1984. Banakako erakusketa Sanz Enea Jauregian. Zarautz 1984. Banakako erakusketa Ttopara galerian. Hondarribia, 1984. Bakarkako erakusketa Zazpi Galeria. Zarautz 1984. Donostia Hiria Lehen Biurtekoa erakusketa kolektiboa. San Telmo Museoa 1985. Hiru margolari erakusketa kolektiboa Ttopara galeria. Hondarribia, 1985. Banakako erakusketa Aachen Gallery. Madril, 1985. Eta Donostiako Altxerri 1986an.