Donostian jaio zen 1798an. Hiri honetako alkatea, foru-diputatua (Diputazioko presidentea 1844an) eta Gorteetako diputatua (1846-1853). Erregearen ohorezko idazkaria 1847an. San Fernandoko Espainiako Bankuaren kontsiliarioa 1848-1849 bitartean. Errepide nagusiko Bazcardo-Ventas saihesbidearen eraikuntzan aktiboki parte hartu zuen. Fermin de Lasala y Collado, Mandasko dukearen aita izan zen. 1853an hil zen.