Lekaide eta lekaimeak

LARRAÑAGA LASA, Ignacio

1892ko urriaren 3an Aldaban (Tolosa, Gipuzkoa) jaiotako prelatua. Kaputxinoa Zangozan (Nafarroa) (1909) eta apaiza Iruñean (1919). Irakaslea Lekarozko Ikastetxean (Nafarroa). 1927tik 1953ra Txinan bizi da misiolari gisa. Txina'tik Kronikak euskarazko kronikak «Izaskun» izengoitiaz idatzi zituen «Zeruko Argia» aldizkarian. 1930etik Pingliangeko (Txina, Kansu probintzia) prefektu apostoliko gisa aritzen da. 58 urterekin elizbarruti horretako gotzain izendatu zuten urriaren 1ean (1950). 61 urterekin Txinatik Euskalerrira dator. Euskaltzain urgazlea (1957). Vatikanoko II. Kontzilio Ekumenikoko Misioak Prestatzeko Batzordeko aholkularia beste aholkulari batzuekin. 1962an «Pan Pin» haurrentzako egunkaria sortu zuen. Hondarribian hil zen 1975eko otsailaren 19an.

Bernardo ANAUT