Ekonomikoak eta sozialak

Gipuzkoako Caracasko Errege Konpainia

1730eko uztailean Pasaiatik irten ziren Konpainiaren lehen itsasontziak,  hiru izan ziren: San Joaquin, San Inazio eta Santa Barbara (Galera Guipuzcoana ezizenez ezagutzen dena). Baina laster Konpainiak ontzi berriak lortu zituen. Bere bizitzan zehar ia 100 ontzi ezberdin izan zituen (batzuek izena errepikatu arren), baina ez aldi berean. Ontziak edukitzeko bere ontziolak izan zituen Pasaian, baina atzerriko unitateak ere erosi behar izan zituen, ekoizpen propioaren muga zela eta.