Kontzeptua

Gamazada

Gernikako Arbola izan zen Gamazadaren ereserkirik garrantzitsuena eta horren ondorioak. Euskal geografia osoan kantatu zuten, eta gaztelaniazko letra egokia osatu zuten:

Navarra te saluda,                           (Nafarroak agurtzen zaitu,)

Diputación Foral,                             (Foru Diputazioa,)

y quiere que este canto                   (eta nahi du abesti hau)   

te dignes escuchar.                           (zu entzutera makurtzea)

Nuestras vidas y haciendas              (Gure bizitzak eta ondasuak)

 tuyas desde ahora son                     (hemendik aurrera zureak dira)

y nadie a nuestros fueros                 (eta gure foruei inor)

vendrá a echar un borrón                 (ez da etorriko orbana egitera)

porque hay corazones                       (bihotzak baitaude)

que te aman con amor                      (maitasun osoz maitatzen zaituztenak)

y quieren más la muerte                   (eta nahiago dute heriotza)

que vivir sin honor.                           (ohorerik gabe bizitzea baino)

En 1902 se publicaron en Pamplona 30 canciones antigamacistas bajo el título ¡Viva Navarra y vivan los Fueros!

Herminio de Olórizek "Oigo, Patria, tu aflicción..." ospetsua parafraseatu zuen, eta nonahi ugaldu ziren hauek bezalako koplak:

"A Gamazo con un mazo

le tenemos que pegar

porque son nuestros los Fueros

y nos los quiere quitar"

(“Gamazo mailutzar batez jo behar dugu, gure Foruak baitira eta kendu nahi baitizkigu”)

Edo baita beste hau:

"Si a Gamazo

lo cortaran en rajas,

como a un melón,

no tendrían los navarros

penas en el corazón".

"Gamazo, meloi baten antzera, atalka zatituko balute, nafarrek ez lukete bihotzean penarik”,

1902an, Iruñean, Gamazoren aurkako 30 kanta argitaratu ziren “Viva Navarravivan los Fueros!” izenburupean.