Lekaide eta lekaimeak

Frantzisko Xabier, Santua (1506-1552)

Francisco Javierren idatzizko obra 1544 eta 1552 bitartean anaia erlijiozkoekin, gorengoekin eta mendekoekin trukatzen zituen gutun epistolerretara, Gaspar Barzee, Antonio de Heredia, Juan Bravo eta arrantzategiko misiolariei urte haietako ebanjelizazioari buruz igorritako Argibideetara eta katiximarekin lotutako beste idazki labur batzuetara mugatzen da: 1542ko Pequeño Catecismo, 1546ko Gran Catecismo eta 1545. urte amaieran taxutu zuen Instrucciones para los catequistas de la Compañía de Jésus. Idazki horietako ediziorik onena G. Schurhammer eta J. Wickik taxutu zutena da, zalantzarik gabe: Epistolae S. Francisci Xaverii aliaque eius scripta (2 liburuki, Erroma, 1944-1945). Edizio horrek aurrekoak gainditu zituen, baita Madrilen argitaratutako Monumenta xaveriana (bi luburuki, 1900-1912) delakoa ere, izan ere, azken honetan testua moztuta, aldatuta edo faltsututa agertzen zen sarritan. "Ez nau nire Jaungoikoak eraman, zu maitatzera" (No me mueve, mi Dios, para quererte) soneto ezaguna Francisco Javierrek egin zuela esan izan bada ere, egile ezezagun batek taxutu zuen XVII. mendearen hastapenean.