Lekaide eta lekaimeak

Frantzisko Xabier, Santua (1506-1552)

Misiolari nafar handiaren irudikapen ugarien artean honakoak nabarmentzen dira: Sevillako Unibertsitateko kaperan dagoen estatua bat, Montañes delakoak zizelkatua; Hartfordeko Wardsworth Atheneum delakoan (Amerikako Estatu Batuak) dagoen Murilloren margolana; Vienako Museoan dagoen Rubensen margolana, santua gaixoak sendatzen eta hildakoak berpizten irudikatzen duena; Van Dycken margolana, santua Apoteosi batean irudikatzen duena estilo barrokoan, Vaticanoko Pinakotekan gordetzen dena; Lucca Giordanoren bi margolan, lehenengoa santuak itsas bidaietako batean itsasoan galdutako gurutzea hondartzara itzuli zuen karramarroa irukikatzen duena eta bigarrena santuaren heriotzari buruzkoa; eta, azkenik Goyaren margolan zirraragarria, hau ere santuak Sanchon irlan eman zuen azken arnasa irudikatzen duena eta Zaragozako Museoan ikusgai dagoena.