Olerkariak

Iparragirre, Jose Maria (1820-1881)

Gauzak horrela, han-hemenka bidaiatu behar izan zuen berriz ere, etengabe euskal sustrai sakoneko bertsoak eta musika sortuz. Hegoamerikara jo (1859) eta Buenos Airesen eman zituen hainbat urte. Gipuzkoar batekin ezkondu (Maria Angela Averejeta) zen eta zortzi seme-alaba izan zituzten. Argentinan zela azken foruak baliogabetu zituzten Euskal Herrian (1876). Ondoren Uruguaira joan zen eta 1878an itzulera bidaia hasi zuen. Bordelera iritsita, euskaldunen koloniak harrera egin zion.