Donostiako Estatu idazkaria. Alonso de Idiaquezen semea, Felipe II eta III erregeen Estatu idazkari izan zen urte luzez. Gainera, Ordenen Kontseiluko presidente izan zen, Genova eta Veneziako enbaxadore, Leongo komendadore nagusi, etab. Bere garaian, Don Juanek hainbat hobekuntza sustatu zituen Donostiarako, besteak beste, jatorrizko iturriak eta Motako gazteluaren plan berria. Segovian hil zen 1614ko urriaren 12an, eta bere gorpua jaioterrira eraman eta San Telmo Komentuan lurperatu zuten, aitaren ondoan.