Arkitektoa. Irun (Gipuzkoa) hiriko alkate kontserbadorea izan zen 1926an. Hondarribian jaio zen 1881ean, eta Irungo udal-arkitekto izan zen 1906tik 1912ra, eta zinegotzi 1914tik 1917ra. Besteak beste, Ormaiztegiko (Gipuzkoa) eskolak aipatu behar dira.