Kontzeptua

Elebitasuna

Azken mendeotan zehar, euskaldunen pixkanakako ehunekoa XX. mendearen 70eko hamarkadara arte, gutxituz zetorren; horrela, 1866an Euskal Herriko biztanleriaren %52,2 euskaldunak ziren bitartean, 1977an ehuneko hori %22,7ra jaitsi zen, une honetatik aurrera berriro gehitzen hasiz. 2001ean, Euskal Herrian bizi ziren urte bitik gorako euskaldunak 780.000 (%27,6) ziren. Ea horiek guztiak elebidunak edota euskararen ezagutza, gutxienez, gaztelarekin edota frantsesarekin partekatzen duten eleaniztunak dira. Kopuru horiei Trebiño eta Turtziozko Hiriberri guneetako biztanleriatik eta baita euskal diaspora bezalako guneetatik ere etorritako euskal hiztunen milaka batzuk gehiago gehitu behar zaizkie. (Aztiker, 2006: 247, 255, 266).

Euskal Herrian bizi diren euskaldunen espazio-banaketa guztiz desberdina da, lurralde bakoitzean ehunekorik gehien dituzten eskualdeak Lea Artibai (%87) Bizkaian, Urola-Costa (%79,5) Gipuzkoan, Baxe-Nafarroa (%64) Iparraldeko Euskal Herrian, Nafarroako Ipar-mendebala (%60,5) eta Goerbeialdea (%37,4) Araban. Elebidunen ehunekorik txikiena duenak, lurraldeka ere, Tuterako Eskualdea (%0,9) Nafarroan, Araba Bailarak (%7,1), Baiona-Angelu-Biarritz (%8,8) Iparraldeko Euskal Herrian, Enkarterri (%13) Bizkaian eta Behe Bidasoan (%38,3) Gipuzkoan. (Aztiker, 2006: 268). Bilbo, Vitoria-Gasteiz, Pamplona-Iruñea eta Baionako (Donostia-San Sebastian salbuespena da) Hiriburuek elebidunen ehuneko kopuru urriak dituzte eta euskararen presentzia nagusia den udal txiki ugari dauden arren, euron garrantzia demografikoa erabat txikia da, eta aipatutako eremuotan euskarak eguneroko jardueretan duen balio eta indarra ez da gaztelerak hegoaldeko Baskonian eta frantsesak iparraldekoan duten indarrarekin inondik inora parekatu daitekeena. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, 2003: 45-46).

Elebidun euskaldunen adinkako banaketa ere, 2001ean, oso desberdina da: 1966az aurretik jaiotakoen artean %22,3a eta urte horren ondoren jaiotakoen artean %31,9a. Gehikuntza E.H.A.E.n handiagoa izan da (%38,7ra arte) eta milaka gaztek euskara ikasi dutelako eman da. Ipar Euskal Herrian alderantziz, 1966az geroztik jaiotakoen artean elebidunen ehunekoa urte-egun hori baino arinago jaiotakoena baino hiru bider txikiago da (%12,1 %34,4aren aldera), azken urteotan galera-erritmoa azken urteotan gelditu egin den arren. Nafarroako F.E.n elebidunen kopurua gutxika-gutxika gehituz doa (1966az aurretik jaiotakoen artean %9,5 eta urte horretaz geroztik jaiotakoen artean %12,9). (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, 2003: 47-48).

E.H.A.E.n euskaldun elebidunen gehikuntza horrek euretatik gehienek hizkuntza-gaitasun erlatiboki urria (euskaraz baino gazteleraz hitz egiteko erraztasun gehiago) dutena bezalako argi-ilunak azaltzen dizkigu eta elebidunon ehunekoa handituz doa: 2001ean 1966az aurretik jaiotakoen %9,5a ziren eta urte horren ondoren jaiotakoen artean %20,8a; elebitasun orekatua dutenek ere (euskaraz zein gazteleraz antzeko erraztasuna dutenek) gehitu egin dira, %6,6a izatetik 10,4 izatera iritsiz, euskaraz gazteleraz baino erraztasun handiagoa duten elebidunek %8,7tik 7,5era jaitsi diren bitartean. (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, 2003: 48).