Kontzeptua

Elebitasuna

Hizkuntza batenganako hizkuntz politika lege-statusarekin oso uztartua dago eta beraz, euskararen kasuan ugari dira. Euskal Herrian hizkuntz aldaketa alderantzikatzera bideratutako hizkuntza planifikaziorako ahaleginak E.H.A.E.n etengabeak dira, Nafarroako F.K.n sistematikotasun urriagokoak eta frantziar Erresumak frantziarraren aldeko elebakartasun nazio-politikari eusten dion Iparraldeko Euskal Herrian are txikiagoak dira. (Bourish, 2003: 1).

XX. mendearen bigarren erditik aurrera euskararen aldeko gizarte-mugimendu garrantzitsu bat ematen da E.H.A.E. eta Nafarroako F.E. ere. Gizarte-dinamika horrek erakundeen bultzaka nabarmena izan zuen E.H.A.E.n Euskararen Normalizaziorako Legetik aurrera (10/1982). Euskararen normalizazioaren aldeko herri- eta erakunde-mobilizazioaren norartekotasuna hizkuntzaren berreskurapen eta planifikazioaren esparruetan gainontzeko munduan egin denarekin erkatuz oso handia izan da (Fishman, 1991; 2001). Azken urteotako euskararen hedapen funtzionalak eta baita geografikoak ere euskal historian ez du inolako aurrekaririk, eta seguruenik ez du herri txikien eta euren jazarritako hizkuntzen artean parekorik ere. (Bourish, 2003: 2).

Euskararen Legeti abiatuta (18/1986) Nafarroako F.E.n jarraitu izandako hizkuntza politikari buruzko balorazioak argi-ilunak eskaintzen dizkigu, hizkuntza horren iraupenerako dauden baldintzen urritasuna azpimarratu beharra izanez. Nabaria da normalizazioaren inguruko ahalegin handiago bat egin behar dena, ikuspegi demografiko, geograkiazko eta funtzional batetik, gaztelerak Nafarroan euskarak duena baino estatus eta erakunde-laguntza handiagoa duelako. Euskalduntasunaren aldeko legedia indarrean sartu denetik euskaldunen eskualdean euskarari buruzko ezagutza gehitu egin den arren, ez da nahikoa, eta eskualde euskaldunetan eta baita besteetan ere euskarari erakunde-laguntza gehiago eman ezean euskararen besterenganatzeak eta erabilerak arriskuan jarraituko dute. (Bourish, 2003: 3-4).

Iparraldeko Euskal Herrian, lurralde-hizkuntzen kaltetan Errepublikako hizkuntza bakar bezala frantsesaren nagusitasunaren aldeko politika bi mendetan zehar izanaren ondorio bezala, egoera oso desberdina da. Euskararen berreskurapenaren aldeko gizarte-eragile askok agertutako interesa izan arren, euskararen berreskurapena bultzatzeko herritarren partaidetza ez da nahikoa. Iparralden berehala plan bat ezartzeko beharrezkoa den erakundeen kontrol garrantzitsurik gabe euskararen atzerapausoaren prozesua alderantzikatzeko itxaropenak urrutikoak direla esan daiteke. (Bourish, 2003: 4). XX. mendearen azken laurdenean, euskararen aldeko edozein motatako erakundeek -batez ere ekimen pribatuak- ikaragarri ugaritu dira. 2000. urtean frantziar Erresumako aginte publikoetatik euskararen aldeko plangintza bati buruzko sustraitu ez zen ahalegina egin da (Legarra; Baxok, 2005: 34-35). 2004ko abenduan Hautatuen Kontseilua, Kultura-Sindikatua, Saila, Lurraldea eta Erresumako ordezkariz osatutako"Office Publique de la Langue Basque-Euskararen Erakunde Publikoa", eratu zen. Bere egitekoen artean 2006-2010 epealdirako euskararen hizkuntz politika osatua garatzearen aldeko zereginak aipatzen dira, euskararenganako izandako jarrera ofizialarengandik aldaketa garrantzitsua dakarrela.