Kontzeptua

Elebitasuna

Nazioarteko ordenamendu juridikoa, neurri handi baten, estatuen menpe dago, eta beraz estaturik gabeko hizkuntza-gutxiengoek esku hartzeko euren ahalmenak oso mugatuta dakusez, beraien hizkuntzak parte diren erresumen arabera geldituz. Euskararen estatusa frantziar eta espainiar ordenamenduen, Euskal Herriko iparraldea edo hegoaldea izanez hurrenez-hurren, menpe dago. Esandako horretatik guztitik, euskarak Euskal Herrian bost lege-estatus ditu. (Hizkuntz Eskubideen Behatokia, 2005: 21).

Hegoaldeko Euskal Herriari dagokionez, 1978ko espainiar Konstituzioaren 3.2 artikuluaren arabera, euskara ere, (gaztelaniarekin batera), ofiziala izango da Nafarroako F.E.-an eta E.H.A.E., dagozkien Estatutuen arabera.

Horrela, euskara ofiziala da, gaztelarekin batera, E.H.A.E. guztian eta biztanle guztiek dute hizkuntza biak ezagutu eta erabiltzeko eskubidea (Euskal Herriko Autonomia Estatutuko 6 Artikulua) (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, 2005).

Nafarroako Foru Erkidegoan, Nafarroako Foru-Erregimenaren Hobekuntza eta Berrezarpenarekiko Lege Organikoan (13/1982, 9. Art.) eta Euskararen Legean (18/1986, 2. Art.) ezarritakoaren arabera euskarak status desberdina duen hiru hizkuntza-eskualde, (Legarra & Baxok 2005: 25), daude. Izaera ofiziala nafarren %9,8a barne hartzen duen euskal-eskualdean (Hizkuntz Eskubideen Behatokia 2005 A: 3) besterik ez du. Eskualde mistoan euskarak ez du koofizialtasun osorik, Nafarroako Administrazio Publikoengana zuzentzerakoan herritarrei euskara erabiltzeko eskubidea aitortzen zaien arren eta bestalde euskara hezkuntza sisteman irakastea aipatzen du. (Euskararen Legearekiko 18 eta 26. artik.). Eskualde misto eta euskalduneko administrazio publikoan euskararen planifikazio eta garapenerako gerora argitaratutako dekretu bat (372/2000 Dekretua) euskararen erabilerarekiko erabat murritzailea zen, (Legarra; Baxok, 2005: 29), Nafarroako Justizia Epaitegiak zuzenbidez erabat deuseza izanagatik indargabetuz (2002ko ekainaren 26a). Gaztelar eskualderako, euskararen legeak koofizialtasunaren egoeratik erabat urruti dauden neurri batzuk hartzen ditu: euskararen irakaskuntzarako laguntasuna eta, hala balegokio, sustapen irizpidez aginte publikoengatik osoko edo zatikako finantzabidea (26. Art.) eta bai eskualde mistorako eta baita ez euskaldunerako ere toponimiaren, ohiko eta jatorrizkoak liratekeen kasuetarako, erabilera elebiduna (8. Art.).

Pirinio Atlantikoetako frantziar Sailaren Iparraldeko Euskal Herrian, euskarak ez du aitorpen ofizialik eta Frantziako ordenamendu juridikoak ez du egoera hori aldatzeko aukera handiegiak ematen. Jada 1539tik aurrera, Villers-Cotterêts-eko dekretuarekin, Erresumako hizkuntza frantsesak izan behar zuela erabaki zen eta 1789an, Frantziako Iraultzaren bitartez, nazioaren ikurra eta askatasun-tresna izan zen (Legarra; Baxok, 2005: 30). 1992ko Frantziako Konstituzioaren aldaketak hauxe dio: "La langue de la République est le français" (Errepublikako hizkuntza frantsesa da) (92/554 Legearen 2. Art.) eta gainerako Erresumako hizkuntzek ez dute inolako lege-aitorpenik. Gainera beste hizkuntza batzuen aurrean frantziar hizkuntza eta bere erabilera babesten dituzten beste lege bi daude ( 1975-XII-31ko 75/1349 Legea; Toubon Lege bezala ezaguna den 1994ko 94/665 Legea). Horrek guztiak Euskal Herriko hiru lurraldeetan euskararen aitorpen ofiziala oztopatu egiten du. (Casares, 2005: 30-31).

Hala ere, euskararen aitorpen ofizialak ez ditu, (ematen den tokietan), Hizkuntza Eskubideen Behatokia-Observatorio de Derechos Lingüísticos erakundeak bere urterik-urte egiten dituen txostenetan adieraztera datorren bezala, eta baita 2004rakoan ere, euskaldunen hizkuntza eskubideak Erresumaren administrazioetatik hasi eta tokiko administrazioetara arte, bai euskaldunei hizkuntza eskubideak aitortzen dizkieten lurraldeetan eta baita horrelakorik ez dutenetan ere, eta edonolako nazioarteko lege, Konstituzio (espainiarra), Erkidego-legedia, udal-ordenantzak...edota beste arau-mota eta lege izanik ere, euskaldunen hizkuntza-eskubideak errespetatzen. (Hizkuntza Eskubideen Behatokia, 2005 B: 139).

Frantzia eta Espainiako ordenamendu juridikoen arteko desberdintasuna Gutxitutako Hizkuntzei buruzko Europar Gutunarekiko bakoitzak duen jarreran islatzen da (Europar Kontseilua, 1992); horrela, Espainia gutun hori izenpetu eta berrestearen alde agertu zen bezala, inolako erreserbarik gabe, Frantzian, Konstituzio Auzitegiak (1992-VI-15) bere oinarrietatik hiru konstituzioaren aurkakotzat jo zituen: hizkuntza eskubide kolektiboak, lurraldetasuna eta tokiko hizkuntzen erabilera publikoa; aldiz, frantziar gobernuak izenpetutako gutunaren beste gainontzeko neurri guztiak (39) onargarriak direla aitortzen du, funtsean Frantziak hizkuntza gutxituen alde egiten duenaren adierazgarri direlako. (Legarra; Baxok, 2005: 32-33).