Zumaian 1946an eta 1948an jaiotako argazkilari gipuzkoarrak, hurrenez hurren.
Bi anai-arreba hauek 1970-1980ko hamarkadan beren herriko panorama artistikoaren berritzaile bezala onartuak izan dira, ondoren Bartzelonan publizitate arloan aritzeko alde batera uzten dituztenak. Zumaiako Arte Taldeak 1994ko abuztuan bildu zuen erakusketak artista hauen hastapenak aurkezten zituen, bere garaian, 1961. urtean hain zuzen ere, ausardiagatik eragin handia izan zuten film labur batzuen proiekzioarekin. Denborak aurrera egin ahala, banguardismoa eta biluzien ausardia lausotuago geratu dira, baina argazkiek misterio, sentsualitate eta trebetasun tekniko handiko kutsua gordetzen dute oraindik.