Margolari gipuzkoarra Donostian jaio zen 1912ko martxoaren 2an eta bere jaioterrian hil zen 1953an.
Kritikaren arabera, margolari zintzoa da -aberatsa izan arren-, eta paisajista ona. Hainbat erakusketa egin zituen Donostian, 1942ko eta 1947ko urteetan. 1951n Madrilen egin zen Hispanoamerikako Artearen I. Bienalean parte hartu zuen, eta Mayo izeneko koadroa aurkeztu zuen. 1942ko Gipuzkoako Artisten Lehiaketan Gipuzkoako Aldundiaren Lehen Saria lortu zuen. Gaztetan hil zen, berrogeita bat urte zituela.