Politikariak eta Kargu publikoak

Txurruka Plaza, Pedro de Alcántara

Aycinenako markesa.

1918ko urtarrilaren 6an Donostian jaiotako diplomazialaria eta 2012ko otsailaren 2an Madrilen zendua.

Zuzenbidean eta Politika Zientzietan lizentziaduna eta merkataritzako peritua. Bigarren mailako ministro ahalguztiduna izan da, Kanpo Arazoetako Ministerioan ekialde muturreko gai politikoen zuzendaria, Itsas Gerrako Eskolako irakasle ohia, Madrilgo Ekonomia Zientzien fakultateko irakasle alboko ohia, Eskola Diplomatikoko irakasle ohia, eta kargu diplomatiko ugari bete ditu karrera horretan sartu zen 1945etik.