Monarkia eta noblezia

Karlomagno

Carolus Handia

Frankoen erregea eta Mendebaldeko enperadorea. Neustrian jaio zen 742 urtean, 814 urtean zendu zen.

Zalantzarik gabe karolingiar dinastiaren sortzailea eta bere ordezkari ezagunena. Bere aitaren, Pepin Motza, oinordekotza hartu zuen 768 urtean, zorigaiztoko data euskaldunentzat frankoen aurkako gerretan. Urte horretan Baskoniako Dukerria zeharo zatitzea lortu zuten. Bere anaia Karlomanekin batera errege izan zen 771 urtea arte, eta hortik aurrera bakar-bakarrik. Bere berrogeita hamasei espedizio militarretan erreinu eta nazio mugakideak menderatzea lortu zuen hala nola lonbardiarrak (774), saxoiak (777) abariarrak  eta Espainiako arabeak (785). Baskoniako inbasioa 778. urtean izan zen Orreagako porrota ospetsuarekin amaitu zelarik. Gertaera hauek zirela eta monarkia frankoaren barruan Akitaniako erreinua sortu zuen, Piriniar mugako jauntxo musulmanen mugimenduen behaketa egiteko helburuarekin. Akitaniako erresuma hau bere seme Luisen (Ludovico Pio) alde sortu zuen baskoiak militarki menpean hartzen saiatzeko.

Baskoniako dukerri hau aitatutako erresumari erantsirik geratu zen, baino Lupo Sanziok bakarka gobernatua. Hurrengo urteetan euskal dukerria menderatzen jardun zuen eta batez ere  Athalaricusek, dokumentuetan “quidem Wasco” deitua, matxinatu zuen Fesensac aldea. 806ean erreinua bere semeen artean banatu zuen. Pepin I.ari Akitania esleitu zion eta ondorioz Baskonia. Urte horretan bertan, nafarrek eta iruindarrek frankoei atxikitako Baskoniaren parte ziren. Hemendik aurrera Karlomagno atzean geratzen da bere seme Ludovico izan zelarik baskoien aurka borrokatu zena, 807. urtean jada Tarazonatik zebilena; 812ean ia-ia errepikatu zen bigarren aldiz Orreagan bigarren porrota. 

814ean enperadorea hil zen eta Luis, Carlos eta Pepinek bakoitza bere erreinuaz jabetu zen, azkena Akitaniako erregea izanik. Hainbat kronikari ofizialen arabera Orreagako porrotak enperadorearen azken egunak mingostu zituen. Kristautasun ofiziala eta mendebaldeko zibilizazioren  defendatzaile sutsua izanik “capitularia” deitzen lege aipagarriak argitaratu zituen, justizia berritu zuen, eskolak sortu zituen eta administrazioa hobetu zuen baino ez zuen inolako ingirarik izan kristauak zapaltzeko edo musulmanekin bat egiteko uneko komenientzien arabera.

Orreagako gatazkaren ondoren bere inperioko herri matxinakorrak, akitaniarrak eta baskoiak,  desnazionalizatzeko joera hartu zuen. Bere asmoa menderatutako herriak bere onerako desegitea izan zen. Bere xedapenak, sistematikoki eta modu jarraian beteak, honela laburtu daitezke:

  1. Akitania eta baskoien lurraldeetako konde, abade eta basailu frankoak izendatzea.
  2. Burgundiara deportatu euskaldun eta akitaniar matxinoak, bai banaka bai taldeka.
  3. Bi eskualdeen barruan kolonia frankoak ezartzea, bereziki burgundiarrak.

Xedapen hauek bete arazi zituen, baizik Akitania eta Baskonia zatitu gabe. Bere helburua frankoak, akitaniarrak eta euskaldunak herri bat bakarrean batzea zen, frankoa. Bere heriotzaren ondoren, bere seme Ludivico eta honen semea, Pepin (Akitaniako erregea) lanarekin jarraitu zuten baskoiak ezereztu nahian.