Kontzeptua

Egur-ikatza. Historia

Egur ikatza,  pago, gaztainondo edo haritzarekin egina, aurreko mendetan garrantzizkoa izan da burdinolentzako. Ikazkinak zortzi edo gehiagoko taldetan lan egiten zuten baino beste pertsona batek kontratatuta. Baziren baita banaka bere kontura lan egiten zutenak. Sarritan lan hau udaberria eta udan gauzatzen zen. Talde batzuk sei hilabete ere egiten zituzten mendian (pagadian) logela eta sukaldedun etxola edo txabolen gerizapean babesturik. Mila eta bostehun kintal burdin lantzeko 10 arroako 3 mila karga ikatz erabili behar ziren. Aita Larramendik (XVIII. mendea) burdinoletan ez zela harrikatzik  erabiltzen zehazten du zeren “porque saca el hierro muy feo, brincoso y fácil de quebrarse” “burdin oso itsusia, brinbertsoa eta puskatzen erreza egiten duelako”.

Ez da harritzekoa halako egur ikatza eskaria zela eta euskal Batzar Nagusiak  bakoitza bere lurraldetik ateratzea debekatzea. Ikatz-lana edo ikazkintza erreka bateren inguruan  egiten zen eta horretarako xedatutako egur sortekin. Zutikako enborrez inguratuko den elkar gurutzatutako makilekin tximinia eraikitzen da eta guztiaren gainean egur eta enbor hainbat geruza 1,60 metroko luzerako meta osatu arte. Horrela eratutako konoa, lurra eta goroldioarekin estaltzen da tximinia ahoa zabalik utzirik erdi-erdian. Behin txondorra piztuta, tximinia-zuloa adar txikiekin estaltzen eta poliki-poliki sua heda dadin uzten da multzo osoa ikatza bihurtu arte. Horretarako alboetan zuloak zabaltzen dira suak arnasa hartu dezan. Egurra ez da erretzen, egosten baizik. Su-metaren goiko aldea da lehena ikazten hesten dena, txondorra uzkurtzen den bitartean. Ikatza bilakatzeko 10 bat egun behar dira. Orduan zuloak tapatzen dira eta sua apurka-apurka amatatzen da bortz bat egunetan. Bi mila kilo egurretatik gutxi gorabehera mila kilo ikatz lortzen dira.

Ikatza kargetan saltzen zen, bakoitza bi zaku ziren eta hauetako bakoitza hiru anega eta bost lakari zen. Egur ikatz anega bakoitza 45 kilo dira. Ikatzaren pisuak zein zuretik eratorria den baitan ere badago. Gaztaina ikatza zaku batek 30 bat kilo pisatzen ditu, pagoarenak 35 eta haritzarenak 38. Zakua garoa eta soka gurutzatuz ixten da. Burdinoletan  anega bateko edukiko lusuil antzeko bat erabiltzen zuten jasotako ikatz kopurua ziurtatzeko. Gaur egun interes etnografikoa soilik duten lanabes andana behar da ikatza egiteko eta galbaheak egin ondoren bahetzeko.

Egur ikatza beste erregai eta indar higiarazlez ordezkatua izan da, bereziki harrikatza, kokea, gasa eta argindarrez. Mendearen hasieran egur ikatza industria oraindik garrantzitsua zen. 1914ean gerra europarra dela eta indar berritu zen. 1920 arte lokomotorak ikatza eta egurrari esker mugitu ziren. Gerra garaian ikatz kopuru itzelak esportatu ziren Frantziara. Adierazle gisara aipatu daiteke Zeanuriko (Bizkaia) kasua, urtero miloi erdi eta miloi kilo karga tartean egin zituztela, 2.000.000 kiloko errekorra lortuz 1914ean.

Lefebvrek, ikatz egile euskal zonaldeak, kontsumo guneak, lan hauetan aritzen zen jende kopurua eta salneurriak zehaztasunez ikertu zituen. Huila meatzeak XIX. Mendeko lehen erdian ziren jada, batez ere Bilbo aldean. Barru aldera garraitzea ez zen bideragarria. Lignitoa ustiatzen hasi zen Etxalar, Hernani eta Zestoan 1865ean baino hobi horietan ekoizten ziren 12.000 tonak karobi eta zementu lantegietako erabiltzen zen. Huilaren erabilera industrialeko tresneria berezia behar zen, Barakaldon 1865ean  kokezko lehen labe garaiak martxan jarri arte ez zena eduki.

  • Garmendia, Juan: Ikazkina, Euskal Esku-Langintzan. Obras vascas", bilduma. "Auñamendi", 79. zk., Donostia, 1970;
  • Caro Baroja, Julio: Los Vascos, 2. edizioa, Madril, 1958, or. 210-211;
  • Lefebvre, Th. : Mutilak..., Paris, 1933, or. 240-244 eta 300-304.