Nortasun sozialista, Ardisan (Zaragoza) 1947ko urriaren 14an jaioa.
17 urterekin iritsi zen Gipuzkoara, eta Oiartzungo Ramon Vizcaino lantegian hasi zen lanean. Osaba-izebak eta aita UGTn militatu zuten eta frankistek jazarri zituzten. Horietako bat fusilatu egin zuten, beste batek Frantziara ihes egin zuen Huescako frontean hanka batean zauritu zuten arren, eta bere aitak bere burua salbatzea lortu zuen, urte asko errepresaliatuta bizi izan bazen ere.
Ezkondu zenean, Errenteriara joan zen bizitzera, eta han jaio ziren bere hiru seme-alabak. 1987-2005 bitartean izan zen Errenteriako alkate PSE-EEren aldetik, eta urte horretan izendatu zuten Eusko Legebiltzarreko lehen presidenteorde, apirilaren 17ko hauteskunde autonomikoetan legebiltzarkide kargua eskuratu eta gero.
PSE-EEren prokuradorea eta bozeramailea da Gipuzkoako Batzar Nagusietan.
2004ko maiatzean Gipuzkoako PSEko idazkari nagusi aukeratu zuten %92ko babesarekin.