Zuzendariak

Azurza, Enrique (2002ko bertsioa)

Tolosan 1967an jaiotako musikari gipuzkoarra. Koru-zuzendaritza ikasi zuen Euskal Herrian Javier Busto, José Antonio Sainz eta Miguel Amanteguirekin, eta Stockholmen, Gipuzkoako Aldundiaren bekadunarekin, Anders Ebyrekin. Ikastaroak egin ditu Eric Ericson eta Carl Högsetekin. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko abesbatza kantuko irakaslea. 1991n, Varnako (Bulgaria) Nazioarteko Lehiaketan Zuzendari Onenaren Saria eman zioten. 1999an Euskal Herriko Unibertsitateko abesbatzaren zuzendaritza hartu zuen eta bi urte lehenago KEA ahots taldea osatu zuen, musika garaikidean espezializatua. Halaber, Espainiako Abesbatzen Federazioko Gazteen Abesbatzaren buru ere bada.

1993an, Aragoiko Kantu Koraleko Institutuko Abesbatza sortu zuen, eta 2003ra arte zuzendu zuen. 2001ean "Kea Aots Taldea" edo "Hodeiertz" bezalako abesbatzen zuzendaria izan zen. Horiekin guztiekin errepertorio zabala jorratu du eta estatuko zein nazioarteko lehiaketetan lehen sariak lortu ditu, grabaketak egiteaz gain.Euskal Herriko, Gipuzkoako eta Aragoiko Federazioetan koru-zuzendaritzako irakasle

izan da, eta hainbat eta hainbat mintegi eman ditu. Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketako musika aholkularia da eta Ejeako Los Caballeros Abesbatza Lehiaketako zuzendari artistikoa. Espainiako eta nazioarteko jaialdietan epaimahaikide izan da, baita Debrecen-eko (Hungaria) Abesbatza Kantuaren Europako Sari Nagusian ere, 1996an, eta Arezzon (Italia), 2002an.

Artxiboa AUÑAMENDI