Saiakera-idazle

Azurmendi Otaegi, Joxe

Idazlea eta pentsalaria, Zegaman (Gipuzkoa) sortua 1941eko martxoaren 19an.

Arantzazuko frantziskotarren ikastetxean ikasi zuen eta gero ordena horretan sartu zen. Filosofia ikasketak Alemanian egin zituen, eta Teologiakoak, Erroman. "Jakin", erlijiozko ordena horren aldizkariaren inguruko mugimendu kulturalaren bultzatzaileetako bat izan zen. 80ko hamarkadaren hasieran, ordena utzi eta gero, irakasle gisa hasi zen lanean EHUn. 1984an doktore tesia aurkeztu zuen Arrasateko mugimendu kooperatibistaren sortzailea izan zen Jose Maria Arizmendiarrieta apaiz eta sustatzaileari buruz.

Azurmendi batez ere pentsalari eta saiakeragile gisa nabarmendu bada ere, gaztetan poesiari ekin zion. 2001 urtean, XX. mendeko poesia kaierak antologia bildumak (Susa Argit.) liburuki bat eskaini zion.

Haren Hitz berdeak, lehen liburuaren ondoren beste hauek etorri ziren: Hizkuntza, etnia eta marxismoa (1971); Kolakowski (1972, Joseba Arregirekin lankidetzan); Kultura proletarioaz (1973); Iraultza sobietarra eta literatura (1975); Gizona abere hutsa da (1975); Zer dugu Orixeren kontra? (1976); Zer dugu Orixeren alde? (1977); Artea eta gizartea (1978); Errealismo sozialistaz (1978); Mirande eta kristautasuna (1978, aurreko urteko Irun Hiriko Saria); Arana Goiriren pentsamendu politikoa (1979); Nazionalismo/Internazionalismo Euskadin (1979); Schopenhauer, Nietzsche, Spengler Miranderen pentsamenduan (1989); Gizaberearen bakeak eta gerrak (1991); Espainolak eta euskaldunak (1992); Teknikaren meditazioa (1998, aurreko urteko Irun Hiriko Saria); Demokratak eta biolentoak (1997); Oraingo gazte eroak (1998); Euskal Herria krisian (1999); Etienne Salaberry. Bere pentsamenduaz, 1903-2003 (2003); Espainiaren arimaz (2006); Volksgeist. Herri gogoa (2008); Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua (2007, Beca Juan San Martín 2005); Azken egunak Gandiagarekin (2009, Premio Euskadi Literatura 2010); Bakea gudan (2012); Barkamena, kondena, tortura (2012); Historia, arraza, nazioa (Premio de Literatura Euskadi 2015); Hizkuntza, Nazioa, Estatua (2017); Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk (2018); Pentsamenduaren Historia Euskal Herrian (2020).

Xabier Altzibarrek Historia de la literatura vasca (2000) liburuan adierazten duenez, Azurmendi "euskal saiakeragilerik emankorrena" da. Altzibarren arabera, "Azurmendiren saiakerak arnasa handikoak eta luzeak dira. Horietan gaur egungo europar gaiei ekiten die sakontasun eta erudizio handiz. (...) Azurmendi intelektual kritiko bat da. Arazoa aztertzen du, soluzioa baino areago. Badaki pentsamendua azaltzen eta garatzen. Tonu polemikoa hartzen du maiz askotan. Erregistro jasoa eta lagunarteko esapideak konbinatzen ditu bere hizkuntzan eta haren prosa bizkorra, zorrotza eta ironikoa da ".

Eusko Ikaskuntza — Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia Saria jaso zuen 2012.

Informazio gehiago [+]