Instrumentugilea

Azpiazu eta Aranguren, Lupe de

Gitarra-kontzertista. Oñatin jaio zen, Gipuzkoan, 1943ko abenduaren 11n.

Bere aita, José Ángel de Azpiazu -bere maisua izan da-, gitarra-jolea, laudiotarra, bihuelista eta musikologoa da, XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan gitarra, laute eta bihuelan aditua; Genevako Musika Kontserbatorioan diplomatua dago. Bi gitarrako errezitaldietan, transkripzioetan eta diskoak inprimatzen laguntzen dio aitari; ospe handia du Europa musikalean.