Andoni de Soraluze, Astilarra, A. tar A., Kiroltzalea.
1920ko apirilaren 14an Soraluzen jaiotako idazle gipuzkoarra.
Erbestetik, Argentinan, Euskal Nazioa, Euzko Deya, Alderdi, Laurak Bat, Danak Bat eta abarretan kolaboratzen du euskaraz. Kultura sendoko gizona, kazetari samarra. Euskal Herriko aberastasuna eta ekonomia, Ekin, 1945 lan garrantzitsuaren eta Historia documental de la guerra en Euzkadi, Mexiko, 1955 lanaren gaztelerazko egilea da.
Erref. Juan San Martin: Euskal idazleak.
