Politikari eta jakintsu bizkaitarra, Durangon jaio zen 1837ko martxoaren 6an.
Bizkaiko jaurerriaren gobernuan goi-mailako karguak izan zituen, foru-erregimenean. Halaber, Durangoko foru alkate eta Gorteetarako diputatu izan zen barruti berean, eta, geroago, senatari Gipuzkoan, hainbat legegintzalditan. Bere ekimenari zor zaizkio 1885ean Durangon ospatutako Jai Ekuskarak. Nekazaritza eta lorezaintza zituen gogoko, eta gai horiei buruzko hainbat lan argitaratzen zituen egunkari eta aldizkarietan. Nekazaritza sindikatuen aldeko kanpaina egin zuen, eta Bizkaiko Nekazaritza Sindikatuko presidente eta Nekazaritza Batzorde Probintzialeko bokal izendatu zuten. Argitaratutako lanen artean "Cartilla del campesor vascongado" nabarmentzen da. Bizkaiko Trenbide Nagusiaren hastapenetako bat ere izan zen. 1917an hil zen.
