Abesbatzak

Tolosako Hodeiertz abesbatza

1983. urtean sortua, eskaini dituen kontzertuen kalitateagatik, bere soinu zainduagatik eta programen originaltasunagatik nabarmendu da Hodeiertz abesbatza.

Estatuko eta nazioarteko hainbat lehiaketan lehenengo sariak eskuratu ditu. Horien artean aipagarrienak: Sari Nagusia Varna-ko Nazioarteko Lehiaketan (Bulgaria) 1991n; hirugarren sari bat Gorizia-ko Nazioarteko Lehiaketan (Italia) 2003an; eta 3. saria folklore sailean Nazioarteko Tolosako Abesbatza Lehiaketan 2010.ean, Ordiziako Oroith abesbatzarekin elkarlanean.

Nazioko nahiz nazioarteko hamaika jaialditan parte hartu du, horien artean nabarmenduz Sidneyko Operako Concert Hall salan Koru-Musikaren Munduko IV. Sinposiumaren barruan eskainitako kontzertua; koru-zuzendarien Britainiako Elkartearen Urteko Batzarrean izandako parte-hartzea - London 2001; eta Indiako Gobernuaren gonbidapenari erantzunaz Indiako hiru hiri nagusietan (Mumbai, Delhi eta Bangalore) egindako kontzertu-bira 2003. urtean. Donostiako Musika Hamabostaldi ospetsuan ere hainbat alditan parte hartu izan du.

Diskografiari dagokionean, hauek bereiziko genituzke: Javier Bustoren "Missa Brevis" eta "Missa pro defunctis" ditu grabatuak. Nicolas Bacri musikagile frantsesaren "Ixiltasunaren Ortzadarra" kantata estreinatu eta grabatu zituen Baionako orkestrarekin eta KEA Ahots taldearekin batera. Korurako musika eta jazz musika uztartzen dituen bi CD berritzaileak, Umama! eta Umama II, Larte laukotearekin grabatuak Juantxo Zeberioren moldaketekin.

Hodeiertz abesbatzak eskaini dituen errepertorioak ere ez dira nolanahikoak izan: Thomas Tallis (1505-1585) maisuaren "Spem in alium" 40 ahots mistoetarako obra interpretatu zuen programa polikoral baten barne, Euskadiko Orkestraren egoitzan egin ohi den Maitinées zikloaren barne eta Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa ixteko kontzertuak eskainiz.

Halaber, Oroith abesbatzarekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko abesbatzekin elkarlanean aritu izan da elkarrekin programa desberdinak landuz, hala nola, Josef Rheinberger (1839-1901) maisuaren Cantus Misae Op. 109; Steve Dobrogosz musikagilearen Mass meza, 1992. urtean konposatua, eta Monteverdiren 1614ko madrigalen seigarren liburuaren barne dagoen Sestina, edo John Rutter Estatu Batuarraren Requiema, 1985.ean konposatua.

  • 1987: Abesbatzen Txapelketa. Ejea de los Caballeros (Aragón): 2. saria.
  • 1987: Villa de Avilés-eko Abesbatzen Txapelketa Nazionala. Avilés (Asturias): 1. saria.
  • 1989: Abesbatzen Txapelketa. Ejea de los Caballero (Aragoi): 1. saria.
  • 1989: Abesbatzen Nazioarteko Txapelketa. Gorizia (Italia)
  • 1990: Europako Gazteentzat Musika Jaialdia. Neerpelt (Bélgica): 1. saria, cum laude
  • 1991: Abesbatzen Nazioarteko Txapelketa. Varna (Bulgaria): 1. saria polifonia atalean; 1. saria folklore sailean. Sari Nagusia. Enrique Azurza: zuzendari hoberenari saria.
  • 1991: Abesbatzen Nazioarteko Txapelketa. Tolosa (Gipuzkoa): 3. saria folklore atalean.
  • 1992: Europako Abesbatzen "Grand Prix" ekitaldia. Beste 5 txapelketetako irabazleekin batera parte hartzea. Gorizia (Italia)
  • 1992, 1993, 1996, 1998, 2001, 2007. Donostiako Musika Hamabostaldian parte-hartzea.
  • 1994: Itsas Abestien IV. Gazte Txapelketa. Portugalete (Bizkaia): 1. saria.
  • 1995: Kantu Koralaren inguruko Nazioarteko Jardunaldiak. Marsella (Frantzia)
  • 1996: Abesbatzen Munduko IV. Sinposioa. Sydney (Australia). Abesbatza gonbidatua.
  • 1997: Incontro Internazionale Polifonico Fano. Fano (Italia)
  • 1998: Abesbatzen Nazioarteko Txapelketa. Spittal (Austria): 5. postua polifonia sailean eta 6. folklorean.
  • 1999: Abesbatzen Txapelketa Nazionala. Jijona (Alacant). 1. saria.
  • 2000: Abesbatzen Nazioarteko Txapelketa. Arezzo (Italia): 5. postua.
  • 2001: Koru-zuzendarien Britainiako Elkartearen Urteko Batzarrea. London (Gran Bretaña).
  • 2002: Abesbatzen Txapelketa. Ejea de los Caballeros (Aragón): 2. saria; Publikoaren Saria.
  • 2003: Abesbatzen Nazioarteko Txapelketa. Gorizia (Italia). 1. saria programa monografikoen atalean, Morten Lauridsenen obren programa batekin. 5. postua programa "policoralean".
  • 2003: Abesbatzen Txapelketa Nazionala Villa de Avilés. Avilés (Asturias): 3. saria.
  • 2005: Fira Tot Sants Abesbatzen Txapelketa. Cocentaina (Alacant): 1. saria.
  • 2006: Indian kontzertu-vida, Kultura Ministeritzak gonbidatuta (Delhi, Mumbai, Bangalore).
  • 2008: Abesbatzen Nazioarteko Txapelketa. Maribor (Eslovenia): 6. postua.
  • 2010: Abesbatzen Nazioarteko Txapelketa. Tolosa (Gipuzkoa). Ordiziako Oroith abesbatzarekin batera. 3. saria folklore atalean, 4. saria polifonia sailean eta 5. puntuazioa orokorrean.