Literatoak

Moguel Elguezabal, Juan Jose

Gipuzkoako idazle hau Deban jaio zen -zenbaiten ustez Soraluzen- 1781an eta Xemeinen hil zen (Bizkaia) 1849an.

Vicenta Antonia izan zuen arreba eta Juan Antonio Moguel osaba.

Bere osabarekin egin zituen lehenengo ikasketa eklesiastikoak, ondoren Oñatiko Unibertsitatera jo zuen. San Pedro de Barinagan (Andre Mariaren alboan zegoen) bi urtez erretore izan ostean, Xemeinen erretore sartu zen 1811an eta bertan aritu zen hil arte. Karlista izaki, Lehenengo Gerra Zibilean Bizkaiko Jaurerriko diputatu nagusi izendatu zuten. Horren ondorioz, bere parrokia utzi behar izan zuen gatazka amaitu zenean.

Jatorriz Peru Abarca izena hartu zuen lanaren idazlea izan zen eta lana sekularizatua izan zen Aita Unzueta frantziskotarrari eman zion. 1816an Bilbon Baserritar nekezaleentzako eskolia lana argitaratu zuen. Liburu horrek edizio ugari izan ditu eta Gregorio Arruek gipuzkerazko itzulpena egin zuen. Kristautasunera emana, seme-alabak ere bide berdinetik hezi zituen aita eredugarria aurkezten da lan horretan, istorio modura kontatuta. Liburua seme-alabek egindako galderaz jositako elkarrizketez hornitzen da. Modu horretan, kristau-heziketa ulertzeko modua aurkezten da, eleberri itxura duen liburu batean.

J.J Moguelen beste lan garrantzitsu bat 1820an Bilbon argitaratu zuena da:. Egunoroco lau on ta erregubac meza santuba ondo enzuteco: confesino eta comuninoya biar dan leguez equiteco prestaera eta zucenbidiac. Aita Zabalak dioenez lan horrek aurrekoaren maila gainditzen du euskarari dagokionez. Mayatz illeraco Berba aldijac lana Tolosan (Gipuzkoa) argitaratu zen idazlea hil ondorenean, 1885ean. Urtebete lehenago lan horren gipuzkerazko edizioa agertu zen. Aipatutako liburuak 31 argibide barneratzen ditu maiatzeko egun bakoitzerako. Moguelek aparteko zaletasuna zuen halako kontuetan. Plauto Bascongado izenburupean agertu zen lana ere J. J. Moguelen izenenarekin agertu zen. Horrek bere argitalpena ahalbidetu zuen, izan ere, benetako idazlea Bartolome de Santa Teresa fraide karmeldarra izan zen. Moguelen idatzi guztiak Markinako bizkaieraz irakur daitezke.