Arkitektoak

Miquelajauregui Aranaz, Ramón

Gipuzkoar arkitektoa, Irunen 1931n jaioa eta Los Angelesen (Kalifornia, URL0) hila. 1980an.

1936ko Gerra Zibilean Mexikora joan zen familiarekin, batxilergoa ikasi zuen herrialde hartan eta ondoren arkitektura karrera, Mexikoko Gobernuaren laguntzarekin. Arkitekto bezala laster egin zen ezaguna Amerika osoan eta beste herrialde batzuetan, Japonian adibidez, non hainbat proiektu egin zituen. Mexikon Hotel México, Poforum Siqueiros, Edificio Turismo eta beste lan garrantzitsu batzuk egin zituen. Siqueiros margolariaren laguna zen, eta harekin kolaboratu zuen hainbat lanetan.