(?-1683). [Errenteria]. Joan Amasakoaren eta Katalina Iribarrenen semea. Aitak ontzigintzara zuzenduz, hala ere, hasitako bideari buelta bat eman eta eliz estatua besarkatu zuen. Bere bokazioa berantiarra izan zen, bere herriko alkate eta prokuradore izan baitzen Probintziako Batzar Nagusietan. Ministerio berriek ez zuten erabat urrundu bere aurreko jardueretatik, bere kontseilua bere garaiko ontzi-arkitektoek eskatzen baitzuten sarri, eta Madrilen luzaroan itsas arazoez arduratzeko egon zen bitartean bere onura hartuko zuen ordezkoa ere jarri behar izan zuen.