Arrauna

MICHELENA EIZAGUIRRE, Igandea

1894ko martxoaren 9an Orion jaio zen arraunlari eta traineru patroia. Kontxako 6 bandera eskuratu zituen, lehen biak arraunlari gisa (1923 eta 1925), gainontzeko laurak patroi gisa (1933, 1934, 1942 eta 1944). Gainerako arraunlarietatik arraunketari buruz zituen ezagutzengatik nabarmendu ondoren, trainerua patroi izateko aukeratu zuten. 1933. urtean Orion arraun talde bat sortu zuten "Emen gatozen" izenarekin. Kontxan garaipena lortu zuten eta Aita Manuelen sampedrotarrek 6 garaipen jarraian lorturiko boladarekin hautsi zuten. 1933 eta 1934. urteetan irabazi zituen banderak errepublikarrak ziren, eta beraz, diktadura frankistaren urteetan udaletxean gordetzean, gainetik beste kolore batzuetako oihalekin kamuflatu behar izan zituzten. Kantauriko banderaren hainbat edizio irabazi zituen patroi gisa, gerora Espainiako txapelketa deitu zitzaiona. Guztira 17 estropada irabazi zituen patroi gisa. Bizitza osoan arrantzale izan ondoren, 1959ko maiatzaren 9an hil zen, ezkongabe.

Luis Mari ZULAIKA ISASTI