Pintoreak

Mendieta y Retes, Francisco de

XVI. mendearen bigarren zatian sortu zen Bizkaiko pintore eta historialaria. Uste denez Mendietan jaio omen zen Aiarako bailaran (Araba), baina berez dakigun gauza bakarra zera da Bilbon bizi izan zela. Jura de los Fueros de Vizcaya por Fernando V de Castilla koadro ospetsuaren egilea dugu. Horrez gain, Crónica de Vizcaya ere idatzi zuen, honen laugarren atala Juan Carlos de Guerra-ri esker guregana ailegatu zelarik.

Francisco Elías de Tejadak Mendieta historialariaren lana komentatzen du:

"Por lo venido a nosotros Francisco de Mendieta comparte el sentir altanero de los vizcaínos, seguros de ser los invariados y veros descendientes de los primeros pobladores de España, que vinieron con el patriarca Túbal en ella, y por ende nobles indiscutibles, ya que no han tenido mezcla de ningún género de gentes extrañas, sino que la traen su nobleza de los primeros hixos de Noé, sin prevaricación de otras naciones. Así los del valle de Léniz tienen por escudo al arca de Noé, en señal de la dependencia directa de los primeros padres de la humanidad, signo de nobleza incomparable. Es otro eco de la altivez política de los cronistas vizcaínos del siglo XVI. En contraste con tal actitud está la tristeza con que en esta Quarta parte describe la anarquía con que las luchas banderizas desgarraban Vizcaya desde 1399 hasta 1456. La narración rezuma angustia entre los crímenes, los robos, las alevosías y los incendios. La pintura del Señorío que arde en horrores es confesión tristísima que más de una vez se le escapa de la pluma; consolándose apenas con el cotejo de la anárquica situación del siglo XV con la que goza en sus días bajo el cetro del impar Felipe II, exclamando deleitoso: "Por dichosa se puede tener Vizcaya, pues goza de tanta paz en estos nuestros tiempos, mediante que la Justicia ha echado raíces tan fuertes". De este modo Francisco de Mendieta acoge los dos temas fundamentales del pensamiento político de la historiografía suya: la nobleza vizcaína hijuela de la pureza milenaria y la satisfacción de saberse bien gobernados por el señor Felipe II".

(Cfr. Tejada, Francisco Elías: El Señorío de Vizcaya, 79).

Asko izan dira Mendieta aztertu dutenak, gure herriko pintore zaharrenetakoa zelako, aipatutako Annales de Vizcaya idazlanaren egilea zelako, Santiago elizan Juan de Bayonaren aginduz irudi bat kendu eta haren armarria kentzerakoan bizi izan zuen epaiketagatik, baina batez ere Jura de los Fueros de Vizcaya por Fernando el Católico koadroaren egilea zelako. Santiago elizan taula bat prestatu zuen aberats xuhurraren istorioa jasoz, parrokiako aldareak ere landu zituen eta Juan Bataiatzailearen erretaula bukatu zuen (hortxe izan zuelarik aipatutako iskanbila). Jura de los Fueros de Vizcaya lana Gernikako Batzar Etxean kontserbatu zuten eta handik Bilboko Arte Ederretako Museora eraman zuten.

1864ean, Delmas-ek bere Guía del Señorío de Vizcaya idazlanean zera dio: "este histórico y muy curioso cuadro fue hallado en Londres en una taberna, y lo compró el capitán de un buque mercante, que lo regaló a su país así que pisó sus costas". Gaur egun lan horren hainbat kopia daude. Badago Foruen Zin egitearen inguruko beste koadro bat. Dario de Areitiok honekin lotu zuen (RIEV, XX, 1929), Liburutegi Nazionaleko eskuizkribuan irakur daitekeenez. berez, azken horretan Erregea oinutsik ageri zen, baina ez dakigu Mendietaren lana zen ala zen. Areitioren testu irakurriz gero, argi ikusten da berau Poza lizentziatuaren Antiguas Lenguas de las Españas idazlaneko XVI. ataleko (53. alea) azken pasarteen kalkoa dela. Dario de Areitio ez zen horretaz konturatu, edo agian zen zuen inoiz ez Pozaren lana irakurri. Bi testuen artean desberdintasun nabariak daude. Horrela, Poza lizentziatuak Brugge hiriko San Agustinen monasterioko bizkaitarren kapera aipatzen badu ere, Areitiko aldiz, eskuizkribuari so eginez, Burgos hiria aipatzen du, ez Brugge. Delmas-ek koadroari atxikitzen dion lekua benetako izanik ere, gehiegizkoa litzateke Pozak Bruggen aipatze duen leku bera izatea. Orotariko deskribapena antzekoa da, koadroan ageri den Zin egitearekin erkatuz gero alegia, eta ez litzateke harritzekoa bi kasuetan obra bera izatea. Erregea eta zaldunak oinutsik egotea, ez dirudi horrelakorik gerta zitekeenik, zalantzazkoa bada ere (Pozak dioenez bere garaian ere hala gertatzen omen zen). Baina bitxiena zera da, Pozak egilearen berri ez ematea, Mendieta izatekotan behintzat, biak ere garau berekoak izanik eta bat bestearengandik hurbil xamar bizi. Agian ez zuen ezer esan obrari garrantzi handiagoa emateko. Edozein kasutan, halako kontuk argitzea oso zaila izango da.

Berriro ere Mendietari helduz, dirudienez, bere maisua Francisco Vazquez babeslea ere izan zen, haren morroia izan zen Francisco Mendieta Pedro de Mendieta eta Maria de Retes-en seme naturala baitzen. Horrez gain, Maria bera ere Mendietakoa zen Aialako bailarakoa. Esaten dutenez, pintorea bertan jai omen zen. Areitiok artista honen inguruko ikerlan burutu zituen eta bere ustez, Mendietak, Francisco Vazquez maisu eta babesleari eskerra eman nahian, zenbait alditan Vazquez Mendieta abizena erabili izan zuen (EAEaren Boletinean, X. alea, 1954). Egia de Francisco Vazquez-ek testamendua egin zuenean, 1584ean, bere biloben tutorea izanik, fidatzaile bezala Francisco de Mendieta aurkeztu zuen. Azken horrek aldiz, Udalbatzaren aurrean, bi artista aurkeztu zituen fidatzaile moduan: Hernando de Ibarguen, zizelkaria, eta Domingo de Bedia, pintorea. Jura de los Fueros de Vizcaya obrak izan zituen eraginak zehaztea nahiko zaila gertatzen da. Europan barrena hainbat korronte nagusitzen badira ere, ez da guregena ailegatu materrial nahikoa, egilearen zein garai hoaren inguruan, oinarri sendoa finkatzeko, gure herrian pintura modernoak izan zuen hasiera azaltzeko ere balioko zuen oinarria alegia.