Atletismoa

MAIZ IRURETAGOYENA, José Miguel

1941eko urriaren 6an Aian jaiotako atleta gipuzkoarra. Fondista, herrialde barruko eta atzerriko hainbat emanalditan nabarmendu dena. Hirugarren postua lortu zuen Luxenburgoko munduko txapelketa militarrean. Profesionala 1974tik. 1968an Donostiako Nazioarteko Krosaren XIII. edizioan irabazi zuen, Lasarten eta hurrengo urtean Irungo Nazioarteko Krosean Zarauzko Kirol Elkarteko kide bezala eta 4 aldiz geratu zen Espainiako kros txapeldunorde (1966-67-68-70) eta beste bi aldiz hirugarren (1969-73). Euskal Herriko kros txapelduna 1966-67-68-72an. Pistan ere -10000 metroren gainean- 2 aldiz geratu zen hirugarren (1964-65). Markak: 14.04.2 (1967) eta 29.28.6 (1967) 5000 eta 10000 metrotan, eta 9.07.2 (1969) 3000 metro oztopoetan. 14 aldiz nazioartekoa.