Arkitektoak

Madariaga Astigarraga, Juan

Arkietkto bizkaitarra. Bilbon jaio zen 1901ean. 1995ean hil zen.

Hasiera batean, bere lanak arkitektura funtzionalaren ereduak berritu zituen, garai hartako joerari helduz. 1932an Iruñean 150 bat etxebizitzako kooperatiba burutu zuen eta 1034an Getxoko Zulaika Etxea. Gerra Zibilaren ostean, atzerrira alde egin zuen, Frantzia, Belgika edota Casablanca bezalako lekutan bizi izan zelarik. Jarraian, Mexikon jarri zen bizitzen 1955era arte, eta hantxe Villagran eta Montagut bezalako arkitektoekin lan egin zuen, proiektuak ezezagunak badira ere.

Jaioterrira itzuli eta gero, 1955etik 1975era bitartean bere lanetan bi laguntzaileen eragina nabaritzen da, Nikola de Madariaga (1926-2000) iloba eta Lander Gallastegi. Horrela, bere eredu arkitektonikoak euskal erregionalismo berrirantz jotzen du, arkitektura modernoaren eta egitura funtzionalen itzalean. Garai horretakoak dira Aretaetxekosoloko etxebizitza multzoa (1959-1960), horrelako beste bat Aristondon (1962), edota Lahita Etxea (1964-1968), denak Bakio aldean. 1967koa da Asuako Degremont enpresaren bulegoentzako eraikina, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak saritua izan zena alegia, garai hartan bulegoak hartzeko eraikin onenetakotzat hartu baitzuten.