Pintoreak

Llanos Aramburu, José

1948an Tolosan jaiotako pintore gipuzkoarra.

Bartzelonako San Jorge Arte Ederren Eskolan egin zituen ikasketak.

Ibilbide luzea duen pintorea da. Erakusketei dagokienez, ibilbidea Donostiako El Pez Galerian egindako erakusketa kolektiboarekin hasi zuen 1975ean. Hurrengo urtean bakarkako lehen erakusketa aurkeztu zuen galeria berean.

Ordutik erakusketa asko egin ditu: 1977an Vicente Ameztoyrekin Hondarribiko Txan Txan Gorry Galerian. 1978an Ramon Zurriarainekin egin zuen erakusketa Wiesbadenen eta bakarkako erakusketa bat Bilboko Luzano Galerian.

1987an Belgikan erakusketa kolektibo batean parte hartu ondoren, berriro bakarkako erakusketari ekin zion 1988an (Inguanzo Galeria) eta 1990ean (Sephira Galeria), biak Madrilen. 90eko hamarkada oso betea da erakusketei dagokienez: 1993-1994 Marbellako Correa Galerian eta Donostiako Galeria 16 izenekoan; 1955ean Bilboko Ederti Galerian; 1999an Galeria 16 hautatu zuen berriro; guztiak bakarkako erakusketak dira.

2003an "Es él" izeneko erakusketa aurkeztu zuen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.


Art Aretoa

Bere obraren lagin bat Euskonews aldizkariaren 552 zenbakiko Art Aretoa atalean ikusi ahal da.





  • "José Llanos". Euskonews, 552 zbk., 2010. [Kontsulta data: 2016ko maiatzak 8].
  • José Llanos. [Web orrialde pertsonala]. [Kontsulta data: 2016ko maiatzak 8].