Pilota

LASARTE, Jose Ramon

Eskuz, palaz eta zestaz jokatzen zuen Andoainen (Gipuzkoa) jaiotako pilotaria. Indar gutxi bazuen ere, bere talentua erabiltzen zuen, eta ospetsuak ziren erremateak txokora edo pilota bi hormatara botaz. Hamasei urterekin Argentinara joan zen eta handik hiru urtera itzuli zen. Erref. Luis Bombín, 1946.