Gipuzkoar ingeniaria eta euskal idazlea, Sorabilan (Andoain) 1857ko abuztuaren 16an jaioa.
Miluzeko Zubiya "Miluzeko zubia" lanak 1883an saria jaso zuen Iruñeko lehiaketan eta hemen kontsulta daiteke. Bilboko «Euskalzale»-ren kolaboratzailea 1899an.
Dirudienez, 1895ean, Joakinek, bere anaia Juan Bautistarekin batera, Arizpeolako presa, ubidea eta zentral elektrikoa eraiki zituen, bere paper-ore fabrikarako.
Donostian hil zen 1910ean.