Ingeniariak

Larrañaga y Garate, Diego

Meatze-ingeniari gipuzkoarra. Azkoitia, 1760-02-11 - Madrid, 1814-10-05.

Euskal Herriko historian ez da arraroa Koroa espainiarrak komisionatu izandako bere garaian aurreratuenak ziren europar guneetako teknika eraberritzaileak in situ ezagutu izan zituzten gizakiak aurkitu izatea. Zuzentasunez, teknika horiek ekarri eta era aitzindarian sartzearen meritua eman diezaiekegunak. Diego Larrañaga, zalantzarik gabe, horietako bat izan zen.

Jaiotzaz azkoitiarra zen arren, bere jaioterria zen Gipuzkoan lehen ikasketak baino ez zituen egin, ondoren Madrilera joanez, bertan matematika eta natura-zientziak ikasiz. 1790ean, bere bizitza guztian zehar lotura handia erakutsiko zuen eta lau katedretatik bat bete izatera iritsiko zen -Espainian bere mailan lehenbizikoa izanez eta mundu mailan laugarrena- 1777an sortutako Almadeneko Meatze-Eskolara sartu zen. Urte bi beranduago, Madrilen baita, François Chavaneauk emandako docimasia eta metalurgia ikastarora joan zen.

Almadeneko merkurio meategiak jada agortze ezaugarririk agertzen zuen garaian, Koroak metal hori amerikar meategietatik zilarra erauztekok erabiltzen zuenean, atzerriko meatzari adituak ustiaketa-tekniketarako -batez ere merkurioaren metalurgian aurrendari ziren alemanak- kontratatuz, Larrañagaren kasua aipagarria da. Erregea jakintsu baten premiaren beharrizanean zela -edo, gauza bera zena- isilmandatari batena, Larrañaga gaztea Francisco de la Garzarekin batera, 1796an, "bere zientzia hobetzeko" atzerrirako ordezkari izendatua izan zen. Une horretan, Alemania, Austria eta Hungriatik zehar egindako bidaia batetan ezagutu zituen benetan Larrañagak garai hartako ziren teknikarik aurreratuenak. Bere lau urtetako bidaia horretan Almadeneko Eskolari eta meategien garapenerako ere lagungarri izango zitzaizkien informazio eta esperientzia ugariaren onurak jaso zituen: Videnhakeko (Austria) Meatze-Akademian Moelingek lurpeko geometriaz emandako ikasturteetara eta baita Freibergko Akademia ospetsuan (gainera, Moelingen eta baita Wernerren ikasgaiak Almadenen erabilgarri izan zitezen espainierara itzuli ziren) orictognosia geognosia eta filoien eraketari buruzkoetara ere joan zen; altzairu, zilar eta metal ezberdin askorekin zerikusia zuten lantegi eta meategi ugari bisitatu zituen; eta Espainian arrakasta izan zezaketen labeak erabiltzen zituzten Idriako (Eslovenia) merkurio-meategiak, berak zuzenean aztertu zituen. Aipatutako bidaia horretatik erabilera arina izango zuten informazio eta plano baliogarriak berarekin ekarri zituen.

Berehala, itzultzean, Koroak Azkoitiko ingeniari aren leialtasuna saritzen jakin zuen. 1800. urtean, Almadenen, irakaskuntza-egitarau moderno batez, bere katedrara itzuli zen.Gero espainiar meatzaritzaren jauretxea zen Akademiaren (1802-1814) zuzendaritzaz jabetu zen, geroztik Jose Larrañaga (1773-1859) bere anaiak ordezkatuz. Akademiari erantsitako lakre- eta bermiloi-lantegiko zuzendaria ere izan zen. Lakreari buruz, bere fabrikazioa Penintsulara eta Ameriketara -prezio garestietan- hornitzera zetorren Sevillako sekretista baten monopolioa zela, Larrañagak, Koroaren zerbitzura jarritako prestaketa-metodo berri bat asmatu zuen. Almadenen, hain zuzen ere, 1806an, bere teknika-ekarpenik ezagunena izango zena (originalena denik esan nahi ez duen arren) iritsi zen: eraginkorragoak ziren labe-sistema bat sartzea, Idriakoa.

Aldi berean, Larrañagak Juan Martín Hoppensack antzinako Almadeneko zuzendariak ezarri izandako laborantza-sistema aldatu zuen, arinagoko gutxi aurreratutako, eta askoz artisautzazkoa zen metalurgia-prozesuen aldera, zientzia-izaera ezarriz merkurioaren metalurgia zientzia-jakintza bezala ulertuta, ikaragarri hobetuz. Larrañagaren neurriaren ondorioa berehalakoa izan zen. Kupel itxura eta sekzio laukitua zeukaten Idriako labeek, (urrearen eta merkuriodun zilarraren amalgamazko prozesuetarako eraginkorra), izatez arinagoko labe-sistemaren (Bustamanteren labeena) aldaketa -eta ez iraultza- besterik ez zirena, ustiaketa nabarmen gehitu eta erregaien kontsumoa murriztea lortu zuten, Italiatik ekarritako Almaden labeek 1905ean ezarri zirenera arte ordezkatuak izan ez zirela. Larrañagak bere azkenera arte Almadeneko mineralen destilazio-prozesuetan hobekuntzak sartzen ahaleginduz eta batez ere, Freibergen erabilitako meatzaritza-idazlanetan oinarrituz teknikarik modernoenak ikasi zitezen katedra ematen saiatuz jardun izan zuen. Bere ahaleginak, ostera, ez zuten amaiera zoriontsurik izan. Frantziartutakotzat salatu izan ondoren, Almadenen izandako frantziako tropen inbasioaren ondoren -1810ean- 1813an bere kargutik kendu egin zuten. Absoluzio-epaiak antza denez, bere heriotza ordua baino hilabete arinago argitaratua zena, bere hain ezohikoa zen gogo modernizatzailea norabide egokian izan zela erakutsaraztera ematen du.