«Chiquito de Azcoitia» izenez ezaguna den pilotaria. Azkoitian (Gipuzkoa) jaio zen 1883an. Bere bakarkako borroken artean famatuak izan ziren «Txortenas» anaien, «Dongaitz» anaien eta «Mendizabal» eta «Begoñés»-en aurka defendatu zituenak. Eskuin eskua galdu zuen, baina ezkerrarekin gogor jokatzen jarraitu zuen. Garaiko kritikoek zuzentasun handiko gizona, kalkulugilea eta behatzailea zela diote, «Kantabria» indarra eta «Errezabal» bulkada zen bitartean. 1964-X-4an hil zen.
